MATEMATIKA Arloa
Angeluak
3. jarduera
5 de 6
0%

3. jarduera

Ibilbideen identifikazioa eta deskribapena marrazketa lineal klasikoaren bitartez eta Geogebraren laguntzaz

Batzuetan, ibilbideak deskribatu beharra izaten dugu, bai bisitariren batek gure hiriari buruzko galderaren bat egiten digulako, bai guk geuk lekuren bat bisitatu nahi dugulako.

Orain, geure baliabideak erabili behar ditugu ibilbidea argi eta garbi adierazteko eta ez galtzeko. Jarraian ikusiko dugunez, angeluak erabil ditzakegu zehaztasun gehiago emateko. Gehienetan ezkerrera edo eskuinera esanda nahikoa den arren, zehatzago izan gaitezke biratu 30º erlojuaren orratzen noranzkoan esaten badugu. Ikus dezagun adibide baten bitartez, Bilbon.

Bilbora joan aurretik, ordea, leku txikiago batean trebatuko gara, uharte batean. Adibide hau erabiliko dugu, lantokirako ibilbide bat deskribatzen duena:

Andoni uharte txiki batean bizi da. Egunero bizikletaz joaten da etxetik lantokira, ez baitago oso urruti. Lehenik gaztelura zuzenean doan bidea hartzen du. Erdibidean, ezkerrera bira egin, eta bitxia izan arren, uneoro etxetik eta gaztelutik distantzia berdinera dagoen bide bat hartzen du. Etxetik nahiz gaztelutik 1 km-era iristen denean, 60º egiten du eskuinera, eta zuzen jarraitzen, 1.625 m. Ondoren, 50º egiten du ezkerrera, kilometro bat gehiagoz ibiltzen da bere helmugara iristeko. Uharteko mapa erabil dezakezue, 1:25.000 eskalan marraztutakoa.”

Hau da uharteko mapa:

Mapa isla

Deskargatu fitxategia hemen, inprimatu eta marraztu Andonik itsasargira egindako ibilbidea.

Ondoren, egin klik hemen emaitza ikusteko.

Itzul gaitezen Bilbora…

Mapa Bilbao

Jarduera hau, aurrekoa bezala, bi edo hiru laguneko taldetan egin behar da.

Jarduera


1. ariketa

Adiskide batzuk, Ane eta Jon, Bilbora joatekoak dira. Hiria bi egunetan ezagutu nahi dute. Lehenengo egunerako ibilbide bat deskribatzeko eskatu digute, Indautxu, San Mames eta Arte Ederren Museoa ikusteko. Moyua plazan ostatu hartu dutenez (1. puntua), proposatuko diegun ibilbideak 2., 3. eta 4. puntuak lotuko ditu, 1. puntuan amaitu aurretik. Google Maps erabili ondoren, hau da gure mezua:

Kaixo, bikote:

Hau izan daiteke lehen egunean bisitatu nahi dituzuen lekuak ikusteko ibilbidea. Irten Moyua plazatik hego-mendebaldera, Ercilla kaletik. 500 m inguru egin ostean, biratu 50º eskuinera, Urkixo zumarkalea hartzeko. Aurrera egin 700 m inguru, eta San Mamesera iritsiko zarete. Bertan, biratu angelu zuzena eskuinera; eta estadioaren amaiera iristean, biratu berriro eskuinera, Sabino Arana etorbidera iritsi arte. Biratu angelu zuzena ezkerrera, eta Jesusen Bihotzera iritsiko zarete berehala. Hortik aurrera, ez duzue Casilda Iturrizar parkearen ertzetik 600 m egin besterik Arte Ederren Museora iristeko. Bukatzeko, biratu 70º erlojuaren orratzen noranzkoan, Elkano kalea hartu eta abiapuntura itzultzeko.

Esteka honetan mapa bat duzue, eta bertan adierazita, egin dezakezuen ibilbidea. Laster arte. Bilbon ikusiko dugu elkar.”

Fitxategi hau erabil dezakezue angeluak kalkulatzeko.


2. ariketa

Anek eta Jonek asko gozatu dute guk lehen egunerako prestatutako ibilbidea. Beren kasa prestatu dute bigarren egunerakoa. Bigarren egun horretan Guggenheim Museoa, udaletxea eta Arriaga Antzokia bisitatu dituzte. Moyua plazan ostatu hartu dutenez (1. puntua), jarraitu duten ibilbideak 6., 7., 8., 9. eta 10. puntuak lotu ditu, 1. puntuan amaitu aurretik. Google Maps kontsultatu ondoren, mezu bat bidali digute bigarren egunean jarraitu duten ibilbidea deskribatzeko, baina ezabatu egin dugu nahi gabe. Alabaina, mapa hau daukagu, Anek eta Jonek bigarren egunean egindako ibilbidea adierazten duena. Orain, zuen txanda da aurreko jardueran erabilitakoen antzeko hitzekin ibilbidea deskribatzeko, bigarren egunean bisitatutako lekuei lotuta.

Esteka honetan mapa bat duzue deskargatzeko, eta bertan adierazita, Anek eta Jonek bisitatutako lekuak. Deskribatu ibilbidea bertan.


3. ariketa

Asteburuan Donostiara zoazte adiskideekin egun-pasa. Prestatu ibilaldia Google Maps erabiliz, eta deskribatu ibilbidea eta bisitatuko dituzuen lekuak. Ahaztu gabe, bisitatu Haizearen orrazia. Partekatu ibilbideko eta Donostiako argazki batzuk ikasgelaren blogean.

Kalkulagaikua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko:

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez.
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • EGILEA: Eider Antxustegi-Etxarte
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest