MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 14
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Angeluak: definizioa eta sailkapena (saio bat)

Jarduera honen helburua da ikasleak gogoeta egitea, neurtzearen garrantzia aintzat har dezan. Bultzatu egin behar da azterketen baloraziak eragindako gatazkak direla-eta sortutako ideiak adieraztea, alderdi hori aintzat hartu dela egiaztatzeko.

Jarduera honen xedea da, halaber, ikasleak angeluak zer diren behar bezala ikastea, bere eguneroko bizitzari lotuta. Angeluak iritzira kalkulatzeko beharraren jakitun izatea nahi da, eta zenbait egoera geometrikotan, haiek kalkulatzen jakitea. Horretarako, angeluak marrazteko aplikazio bat aurkezten da, uneoro angeluaren balioaren eta motaren berri ematen duena. Angeluaren zabalera nahierara alda daiteke, haren ezaugarriak ikertzeko.

Komeni da ikasleek, binaka edo oso talde txikitan, lineako lana baliatzea tresna horiek erabiltzeko zailtasunak gaindi ditzaten. Angeluak zenbakizko balioekin edo angelu motak lotzeko jarduerak, aldiz, banaka egin ditzakete, kontzeptuak finkatzeko.

Hirugarren jardueran bi zuzen edo gehiagoren ebakiduretan sortutako angeluak lantzen dira, eta horrelakoetan angeluen artean dauden erlazioak —ondoz ondokoen, txandakakoen, osagarrien, betegarrien nahiz triangelu batekoen artekoak—. Angelu horiek eta horien arteko erlazioak identifikatzen trebatzea nahi da, geometria-kontzeptu abstraktuagoak errazago ikasteko.

1. jarduera.

2. jarduera. Angeluen neurketa sare-banaketa zentralizatu batean. Erleen dantzaren adibidea (saio bat)

Erleen dantza nolakoa den azaltzen da. Loreak erlauntzatik 50-100 m baino urrunago badaude, janari-iturri hori aurkitu duen erleak norabidearen berri emango du erlauntzara itzultzean. Horretarako, Eguzkiarekiko angelua adieraziko du, balio bereko angelu bat osatuz bertikalarekiko, sabelaldea astintzen duen bitartean.

Prozesua errazago ulertuko da irudien eta bideoen bidez. Erlauntzan erleak eginiko dantzaren angelua jakinda, ikasleek janari-iturria kokatu beharko dute; eta alderantziz, loreen kokapena jakinda, dantzaren angelua zehaztu beharko dute, erlauntzako gainerako erleek norabide zuzenean hegan egin dezaten.

Kontzeptu berriak irakurri, ulertu eta ikasi behar direnez, Erleen dantza jarduera egokia izan daiteke taldeka egiteko, taldekideen arteko eztabaidak eta elkarrekintzak ikasketa eta lankidetza bultza ditzan.

2. jarduera.

3. jarduera. Ibilbideen identifikazioa eta deskribapena marrazketa lineal klasikoaren bitartez eta Geogebraren laguntzaz (saio bat)

Bukaera-jarduera honetan, egoera ohikoago bati lotuta egiten da lan, hiri bateko ibilbideen deskribapenari lotuta hain zuzen. Guztiok eman behar izan ditugu noizbait monumenturen edo plazaren batera iristeko argibideak, eta gaizki-ulertuak sor daitezkeela ikusi. Aztertu ditugunez, angeluak erabiliko ditugu ibilbideen deskribapen zehatzagoa egin, eta anbiguotasunik egon ez dadin.

Ikasleek bi motatako zereginak egingo dituzte. Batetik, testu batean deskribatutako ibilbide bat marraztuko dute mapa batean, eta bestetik, hitzez adieraziko dute, mapa batean trazatutako ibilbide bat. Angeluen zabalerei lotutako adierazpenak erabiliko dituzte bietan, norabide-aldaketak adierazteko eta ohiko erreferentziak zehazteko (ezker, eskuin, I, H, E eta M).

3. jarduera.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • EGILEA: Eider Antxustegi-Etxarte
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest